Aquarius

Aquarius, ur eramailea edo anfora, egungo astronomiak ezagutzen dituen 88 konstelazioetako bat da, Klaudio Ptolomeok deskribatua. Bere sinboloak uraren fluxua irudikatzen du (♒). Zodiako osoan, antzinatasun handieneko konstelazioetako bat da. Sumertarrek izen hau eman zioten konstelazioari, An jainkoaren omenez, Lurraren gainean hilezkortasunaren ura isurtzen duena.