Draco

Ipar Polotik gertu dago, Hartz Txikiaren inguruan, konstelazio honen trazatu tradizionalak, suge uhindua edo herensuge baten antza du, burua, ondoko Herkules konstelaziora begira duena. Antzinatik aipatzen den konstelazioetako bat da, urrezko sagarrak Hesperiden lorategian gordetzen zituen eta Herkulesek hil zuen Ladon herensugea irudikatzen duena.