Espazioaren sorrera

BIG BANG leherketari buruzko bideo motza *inglesez*

George Lemaître-ren estatua
BIG-BANG leherketa

Big Bang-a baino lehen, zientzialarien arabera, unibertso behagarriaren handitasuna, bere materia eta erradiazio guztia barne, masa trinko eta bero batean pilatuta zegoen, milimetro gutxi batzuetako distantziara. Egoera ia ulertezin hau, denboraren lehen segundoko zati bat baino ez zela izan uste da.

Unibertsoaren jatorriari buruzko teoriarik ezagunena historian parekorik ez duen kataklismo kosmiko batean zentratzen da: Big Bang-a. Teoria hau, beste galaxia batzuk gurearengandik norabide guztietan abiadura handian urruntzearen behaketatik sortu zen, antzinako indar leherkor batek uxatu izan balitu bezala.

Zientzialariek ezin dute jakin unibertsoak nola eboluzionatu zuen Big Bang-aren ondoren. Askok, denbora eta materia hoztu ahala, atomo mota ezberdinagoak eratzen hasi zirela uste dute, eta hauek, azkenean, gure unibertsoko izar eta galaxietan kondentsatu zirela.

George Lemaître izeneko apaiz belgikar batek, lehen aldiz, big bangaren teoria iradoki zuen 20ko hamarkadan, unibertsoa, jatorrizko atomo bakar batetik hasi zela proposatu zuenean. Ideia honek, beranduago, Edwin Hubbleren galaxietako behaketei esker irabazi zuen, gugandik norabide guztietan abiadura handian urrunduz, eta Arno Penzias eta Robert Wilsonen mikrouhin erradiazio kosmikoaren aurkikuntzatik aurrera.