Hartz txikia

Ursa Minor (Hartz Txikia) Ipar hemisferioko konstelaziorik ezagunenetariko bat da. Zazpi izar nagusiz osatuta dago. Konstelazioko izarrik ezagunena Polaris da, Lurraren ardatzaren luzapenean baitago eta, ondorioz, Ipar geografikoa adierazten baitu. Hori dela eta, nabigatzaileek erreferentziatzat erabili izan dute beren itsasaldietan.Ipar hemisferioan baino ezin da ikusi, baina urte osoan ikus daiteke. Haren kide den Hartz Handia konstelazioarekin, Ipar hemisferioko gaueko zeruko elementurik bereizgarrienetako bat da.