KONSTELAZIO EZAGUNENAK

Aquarius

Aquarius, ur eramailea edo anfora, egungo astronomiak ezagutzen dituen 88 konstelazioetako bat da, Klaudio Ptolomeok deskribatua. Bere sinboloak uraren fluxua irudikatzen du (♒). Zodiako osoan, antzinatasun handieneko konstelazioetako bat da. Sumertarrek izen hau eman zioten konstelazioari, An jainkoaren omenez, Lurraren gainean hilezkortasunaren ura isurtzen duena.

Itsasoa edo Aqua izeneko eskualde batean dago, Cetus, Piscis eta Eridanus bezalako ur konstelazioen ugaritzeagatik. Batzuetan, Eridanus ibaia, Akuarioko ontziak isurtzen duena bezala irudikatzen da.

Acuario konstelazioa hamarren zabalena da, gaueko zeruaren %2,3 baino gehiago estaltzen duelarik. 56 izar ikusgarri ditu, gehienak ahulak, Sadalsuud delarik distiratsuena 2,90eko magnitudearekin.

M2 kumulu globularra du, ezagutzen den trinkoenetako bat. Akuarion, Helizeko Nebulosa ere badago, nebulosa planetario ikusgarria, 700 argi-urteko distantziara dagoena, eta, gutxi gora-behera, 10.600 urtekoa dena.

Capricornus

Astrologian, Capricornus edo Akerraga (♑) zodiakoaren hamargarren zeinua da. 88 konstelazio modernoetako bat da, baita 48 konstelazio ptolemaikoetako bat ere. Bere muga modernoetan Aquila, Sagittarius, Microscopium, Piscis Austrinus eta Acuario daude. Konstelazio hau ahulena da zodiakoan, Cancer-en ondoren. Bere izarrik distiratsuenek triangelu bat osatzen dute, erpin bezala Giedi (α), Deneb Algedi (δ) eta ω Kaprikornioa dituelarik.

Capricorniusek ahuntza du ikur. Animalia honek, mendiaren tontorrera iristeko oztopoak gaindituz eskalatzeko beharra adierazten du, baita balentrian duen determinazioa ere.

Mitologian, sarri, Amaltea ahuntzaren irudi mitologikoarekin lotua dago, Zeus, Kreta uhartean hazi zuena, bere aita Kronosengandik ezkutatzeko, nork bere seme-alabak jaten zituen. Zeusek, jada heldua zena, Titanen aurka borrokatu zuenean, ahuntz mitiko honen larruarekin armadura bat egin zen, Egida bihurtuko zena, Zeusen armarria, Hefestok forjatua, suaren jainkoa. Lehenik, Zeusek, ezkutu hau, Apolori eman zion, eta, ondoren, bere alaba Ateneari, gerraren jainkosa zena. Kaprikornioa jainkoen gerratik sortzen dela esaten den bezala, Panek Nilo ibaira ihes egin zuenean, eta urperatutako bere gorputzaren erdia arrain batena bihurtu zenean; gerra amaitzean, Zeusek, bere ohiko formara itzuli zuen, eta izarretan, izaki horren oroitzapen bat utzi zuen: konstelazio bat.

Capricornius konstelazioa