Planetarteko espazioa

Planeten arteko espazioa ez da espazio huts bat, eguzki haizez betea dago, planeten arteko eremu magnetikoaz gain (IMF, Interplanetary Magnetic Field ingelesez), baita izpi kosmiko eta hautsez ere.

Planeten arteko espazioari ematen zaion beste izen bat heliosfera da, Eguzkiaren eraginpean dagoen espazio osoa baita. Inork ez daki heliosfera zein handia den (UA etan).

Planeten arteko espazioa, izarrarteko espazioaren ezberdina da. Eguzki haizearen partikulek planeten arteko espazioan zehar bidaiatzen dute abiadura supersonikoetan. Arkuzko talka fronte batek eguzki haizeari planeten arteko espazioan oztopoak inguratzen laguntzen dio, kometak eta magnetosfera planetarioak kasu.