Tauro

Taurus  zodiakoko konstelazio bat da. Taurus latinezko izena du, euskaraz zezena esan nahi duena. Neguko zeruan nabarmentzen da, mendebaldean duen Aries eta ekialdean duen Geminis artean. Iparraldean Perseus eta Auriga ditu, hego-ekialdean Orion eta, hego-mendebaldean, Eridanus eta Cetus. Zodiakoan bigarren zeinua da. Hala, antzinaroan izen bereko konstelazioa hartzen zuen, baina ekinozioen prezesioak Taurusen zeinua Aries konstelazioak hartua egotea eragin du. Gaur egun, eguzkiak, zodiakoko konstelazioen inguruko bere irudizko mugimenduan, Taurus maiatzak 14 eta ekainak 21 artean ukitzen du.