VIRGO

Virgo Zodiakoko konstelazio bat da. Konstelazio eskerga bat da (zeruko bigarrena, Hydraren ondoren), eta oso antzinakoa, historiako jainkosa handi gehienak irudikatu ditu, Isis, Demeter, Persefone, Zibeles, Artemisa, Atenea, etab. Bertsioetako baten arabera, Justiziako jainkosa bat zen, Temis edo Astrea, gizakien zakarkeriaren ondorioz lurra utziko zuena. Virgo, balantza eramanez irudikatzen da, baita gari galburu bat ere.